Usain higuingarria duen izar itxurako lore gorrixka bat dela ematen du. Ez du inolako interesik sukaldaritzan.
Australiakoa eta Hego Afrikakoa da jatorriz; Europan 1920 urtean agertu zen. Uste da herrialde horietako soldaduek Lehen Mundu Gerran ekarri zituztela perretxiko honen esporak, beren botetan edo artilezko jantzietan.
