Ekaitz egunetan, hau, erruda eta beste belar batzuk erre egiten zituzten, baserriko atarian; keak eta usainak pixka bat zorabiatzen zituen eta gainerakoa sinismenak egiten zuen; gure aiton-amonak lasaitu egiten ziren.
Erruda eta apixo. San Juan egunean bedeinkatzen ziren landareak dira, bedeinkatutako belar hauekin "kuttunak" ere egiten ziren, gauza txarretatik babesteko (sorginak eta deabruak tartean).
