Arrai-pardua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia

Zapelatz arrunta (Buteo buteo). Ornodun txikiak jaten ditu, batez ere ugaztunak, eta zuhaitzetan egiten du habia. Migratzaile partziala da. Euskal Herriko harrapari arruntenetakoa.

Hegazti honek Oñatin izen eder bat du: arrai-pardua. 'Pardo', uste dut, gaztelaniatik etorriko dela, edo 'pardus' latinetik. Jakina, askoz politagoa izango litzateke 'arrai-arrea' edo 'arrai-nabarra', baina oraindik ere polita da; 'arrai', harraparia delako Oñatiko euskaran. Candido Izargirrek:

  • Arraixa: ave rapaz
  • Arraikumaak: las crías de ave rapaz

Argazkia Andoitz Barriolak etaratakoa da (2023-01-30). Kizkidun alanbrean katigatuta hil da, luma asko eta zirinak zeuden inguruan; badirudi ez zela bat-batean hil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak