Kattagorrixa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2023ko ekainaren 22a

Katamixarra. Urtxintxa arrunta (Scirius vulgaris). Oñatiko izenak: katagorri, kattagorri, katamixar. Seguru asko, gure basoetan bizi den karraskari ikusgarriena da.

Urtxintxak abiadura handian zuhaitzean gora eta adarren arteko jauziak ikustea, natura maite duen edonork ikusteko moduko ikuskizuna da. Zuhaitzetan bizi da eta haziak eta fruituak jaten ditu batik bat. Neguan, udan metatutako janariez elikatzen da.

Nahiko arrunta da Euskal Herrian. Gu haurrak ginenean zailagoa zen ikustea, gure gurasoek ehizatu egiten zituzten jateko.

Oharra: bideo hau Anjel Lerak grabatu zuen Aldakiñoko basoan, Natur Eskola parean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak