Araozko gaztaina mentuak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2023ko api. 8a, 20:09

Sagar ezberdinak dauden bezala, gauza bera gertatzen da gaztainekin. Gehiago egongo ziren, baina gure aiton-amonei izen hauek jaso nizkien: bergamentua, bizkaigaztaina, berdegaztaina, hostobaltza eta hegabera. 

Beraiek, aiton-amonek, ezberdintzen zituzten gaztaina motak. Hauek dira izen batzuk, baina nik ezin ditut bereiztu:

  • Bergamentua: ederrena eta gozoena
  • Bizkaigaztaina
  • Berdegaztaina
  • Hostobaltza: handia, gogorra, egosteko zaila, jateko ez hain ona baina produkzio  handiko gaztaina
  • Hegabera: mentutu gabea, aletik hazten dena

Oñatiko gazte talde bat hemengo gaztaina txertoak berreskuratu nahian ari da, horien artean basomutil bikainak ere badaude.

Gaztainondo zahar batzuek adar freskoren bat badute oraindik. Otsailean horietako adar batzuek moztu zituzten, datorren urtean mentu-zotz berriak izan ditzaten. 

Ez dute lan erraza, gaztainondoak gaixorik daudelako. Arrakasta opa dizuet.

Argazkiak: Unai Agirre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak