Ingurune malkar eta harritsuetan aurki daitekeen txoria da, beste edozein hegaztirekin ezin nahas daitekeena. Euskal Herrian, oso leku gutxitan ezagutzen dira hegazti honen populazioak, batez ere Pirinioetan.
Udan ez dira ikusten Oñatin, baina neguan bakarren bat ikus daiteke Arantzazuko dorrearen inguruan eta Jaturabeko harkaitzetan, paretetan, tximeleta bat bezala hegan, intsektuak ehizatzen.
