Maitagarrien eraztunak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko abe. 8a, 19:18
Errongila (Argazkia: Ana Mari Zumalde)

Maitagarrien eraztunak (baita sorginen korroak ere). Maitagarriak edo sorginak dantza egindako tokia markatzen zuten. Araoztarrok "errongilak" deitzen diegu.

Behin, Pirinioetara joan nintzen lagun batekin zizatara, eta esaten zidan: "begiratu ondo errongiletan". Nik bat edo bi aurkitzen nituen; berak, asko.

Mendiko larreetan ezin hobeto bereizten diren orban zirkularrak dira, perretxiko espezie batzuk zirkulu horiek osatuz hazten dira. Udaberrian edo udazkenean marka hauek ikusten badituzu mendiko larreetan, ziur egon han aurkituko dituzula, marasmio jangarriak, zizazuriak edo horrela hazten diren beste perretxiko batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak