Isuri Atlantikoan ia ez dago kiribillarrik, nahiz eta noizean behin umeak hazten dituzten. Nik ez dut inoiz aurkitu, baina batzuetan erraz aurki ei daiteke bere habia botatzen duen usain nazkagarriagatik; harrapakariak ez ei dira hurbiltzen, kiratsagatik.
Argazkia atera eta bideotxoa grabatu, Albarritzan egin zituzten, abuztuaren bukaeran, Borja Moiuak eta Ander Milikuak.
