Muxar grisa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko abu. 31a, 10:39

Muxar grisa (Glis glis). Oñatiko izena: olixo mixar, olixo mixarra. Karraskari txiki bat da, baina tamaina handikoa sagutxoekin alderatuz gero, 13 eta eta 20 cm. arteko luzera izatera iritsiz, gehi isatsa –11 eta 17 cm. artekoa– eta pisua, 75 eta 220 gramo artekoa. 

Bere aurpegian begi beltz biribilak nabarmentzen dira, handiak eta irtenak.

Gaztelaniaz "dormir como un lirón" esaten da. Horrela lo egingo bagenu, azarotik maiatzera arte egingo genuke lo; karraskari txiki hauek orduan hibernatzen dute.

Gure haurtzaroan jan egiten ziren. Gogoratzen dut, gaztetan, okil zulo baten habia bat aurkitu nuela hiru kumerekin; jan egin genituen. Egun, guztiz debekatuta dago. Gorordok, Eliasek eta Aitorrek, Araozko txabolan, zortzi bat aurkitu zituzten barruan. Kontu handiz harrapatu zituzten, minik ez egiteko, eta basoan askatu zituzten. Hona hemen haietako bati atera zioten argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak