Gorpuzkera handia duen arren, oso bizkorra da. Ez bakarrik lurrean mugitzean, baita zuhaitzetara igotzean ere. Baina defentsarako teknikak ez ezik, erasotzaileei ere gogor egiten die hozka, eta ez du erraz askatzen.
Caceresen eta Aragoin jan egiten zen eta soldadutzan esan zidaten harrapatzeko modu bat txapela hurbiltzea zela: txapela hurbiltzean kosk egin eta ez zuela askatzen eta orduan makilakada bat eman behar niola. Baliteke adarjotzea izatea ere. Haragia oso ona zela ere esan zidaten, goxoa zela arrozarekin.
Nik ez dut inoiz Araotzen ikusi, baina Aitor Campok bai, ekainaren 9an; bereak dira argazkiak. Oñatin leku gehiagotan ere ikusi dutela esan didate.