Astaputza

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko ekainaren 7a

Astaputz mailukatu (Lycoperdon utriforme). Udaberrian eta udazkenean ateratzen da belardietan, larreetan eta belarra eta txilarra dagoen tokietan. 

Nahiko arrunta, gaztea eta barrua zuria eta gogorra daukanean jan daiteke, baina erdipurdikoa da; nik ez dut jan. Beste astaputz batzuekin nahas daiteke.

Gleba desagertzen denean, astaputzaren beheko aldea zelaian geratzen da, kolore marroiko katiluaren itxurarekin. Bere hondakinak urte batetik bestera aurkitu izan dira. Propietate sendagarri ezagunak ei ditu, batez ere desintoxikatzaileak eta hanturaren aurkakoak.

Argazkiak Degurixan atera nituen, 2022-05-05  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak