Lehenengo zizazuriak kukuarekin batera agertzen dira leku eguzkitsu eta babestuenetan, baina martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran hasten dira ugariago ateratzen, ekainaren hasiera arte; baita uztailera arte ere altitute handienetako tokietan. Udazken epeletan, Gabonetan ere agertzen dira zizazuriak leku babestuenetan.
Araozko esaera zaharra: "Maiatzeko susia, ez dok beste munduko gauzia".
