Zozo habia

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko apirilaren 27a

Zozoak (arra, emea eta habia). Euskal Herrian, arraroa da apirilak 10 baino lehen errutea zozoak (argazkia apirilaren 15ekoa da). Hiru arrautza daude habian; hirutik bostera jartzen dituzte, gehienetan lau. Bi gurasoek elikatzen dituzte kumeak. Aurreko kumaldia ona izan bada, ez da harritzekoa habi bera erabiltzea hurrengo kumaldirako. 

Zozo arrari ondo harrapatu diot mintz niktitantea. Betazal osagarri gardena. Begia babesteko eta hezetzeko itxi daitekeena ikusmena galdu gabe; betazal nagusiaren azpian dago.

(Habiaren argazkia Imanolena da, besteak, nireak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak