Denetarik jaten du: arrainak, karramarroak, apoak, igelak, sugeak, saguak... Geldi-geldi egoten da harrapakina inguratzeko zain, eta, bere moko zorrotzarekin, une batean eraso egiten dio. Urkulun talde sedentarioa dugu, baina Oñatiko ibaietan ere ez dira falta. Argazki hauek San Martingo (Oñati) zubitik atera nizkion (2021-08-06).
