Zuhaitza izerdiz beteta egon behar du eta hori udaberrian gertatzen da. Zuhaitz bakoitzak bere izerdi garaia du, eta orduan egiten dira txilibituak. Igurtziz, izerdia atera behar zaio. Batzuetan mutua irteten zen, eta hori ez pasatzeko, kanta bat kantatzen zen izerdia ateratzerakoan. Nik egin nuenean ez nion kantatu, ahaztuta nuen kantua, baina jo egiten zuen.
