Lupua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko api. 12a, 12:40

Arrabioa (lupo bat, lupua Oñatin). Ilunabarrekoa edo gautarra den arren, egun hezeetan egunez ere ikusten da. Pagadiak eta hariztiak ditu maite, baina hau zelaian harrapatu genuen. Animalia guztien artean sua zeharkatzeko gai zen bakarra zela uste zuten.

Sineskeriaz inguraturik egon da eta sorgin eta deabruen sukaldeko piztiatzat jo izan da. Ez dira batere oldarkorrak eta poliki ibiltzen dira. Arrabioak pozoitsuak dira, baina pozoia ez da arriskutsua gizakientzat. Mehatxatuta daudenean, defentsa-posizioan jartzen dira, gorputza uzkurtuz eta koloreak erakutsiz. Era berean, larruazalaren bidez toxina pozoitsuak askatzen hasten dira. Toxina horiek mukosekin kontaktuan jartzen badira narritadura eragiten dute, baina helburua ez da harraparia hiltzea edo pozoitzea.

Lupuen pozoiaren ezaugarri nagusia da oso zapore desatsegina duela, horrek sekulako arbuioa eragiten du. Gorputzaren zati bat birsortzeko gai dira, eta isatsa bizkarrean jartzen dute, harrapakariak ukitzen duen lehen zatia izan dadin. Bere buztana sakrifikatzen du debora batez, baina animalia horrek ez du berriro arrabiorik ukituko.

Argazkia eta bideotxoa 2022-03-17koak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak