Urbiako lilipa txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko otsailaren 24a

Narcissus minor. Urbia lilipa txiki hauekin betetzen ari da. Generoaren izenak, Nartzisorengan du jatorria, edertasun handiko gaztea, maitasun-proposamen oro gutxiesten zuena.

Mendeku gisa, Jainkoek urmael batean islatutako bere irudiaz maitemintzea eragin zuten, eta, liluratuta, bere burua uretara bota zuen bere buruaren bila.

Itota hil zenean, leku hartan bertan sortu zen bere izena daraman lore eder hau. Baina lore eder honek bere buruari begira jarraitzen du.

(Argazkiak: 2022 - 02 - 09)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak