Araotzen, amartopilak (askariak), honela ospatzen ziren:
- Txokolatea
- Boladua
- Baserrian egindako opil berria
- Ura
Ni bitan egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen, nahikoa txokolate eta boladu janda.
Uste dut opariak ere izen bera zutela. "Hartu amartopila bestela umia mutua izango don". Oparia ematean esaldi hori esaten ei zuten.

Alejandro Dumasek kontatzen duenez, Tolosara iristean "boladu" izeneko zuri eta arrosa opilak eskaini zizkioten.