Piñutelak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko azaroaren 8a

Piñutela (Oñatin), Esnegorri, Niscalo (Lactarius deliciosus). Ohikoa da Oñatin. Koniferoen azpian hazten da, udan hasi eta neguaren hasiera arte. Erromatarren garaitik ezaguna bada ere, Oñatin ez da jan orain 80 bat urte arte, jatorrizko pinurik ez baitzegoen ia.

Harizti, pagadi eta gaztainadiak ordezkatzean heldu ziren, haiekin. Katalanei ikasi genien perretxiko hau jaten.

Oñatin 'piñutela' esaten zaio baina ia Euskal Herri osoan 'esnegorri' edo 'niskaloa'. Katalanei 'pinatell' entzun genien; hortik etorriko da 'piñutela'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak