Arabako zezena

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko abuztuaren 30a

Arabako zezen-a (Oñatin), Arkanbele, ciervo volante (Lecanus cervus). Uztailean ikusten dira gehien. Uztailean eta abuztu hasieran da estalketa. Europako kakalardo handiena da.

Arrak handiagoak dira eta masailezurrak askoz garatuagoak dituzte, borrokarako garatu baitituzte; oreinaren adarrak gogorarazten duten forma dute.

Ez dira izurrite bat, usteldutako egurra bakarrik jaten baitute eta ez diete erasotzen zuhaitz osasuntsuei. Itxura beldurgarria duten arren, guztiz kaltegabeak dira gizakiarentzat.

(Oñatin ateratako argazkiak dira).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak