Txori-mahatsa landarea

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko abuztuaren 17a

Txori-mahatsa (Oñatin), Ezker-ahien zuria, Correhuela mayor (Convolvulus sepium). Igokaria da, baina igokarien artean, berezia: bera ei da erlojuaren orratzen kontra bira eginez igotzen duen bakarra. Bi edo lau metroko garaieraraino igo daiteke.

Hesi edo itxituretan ikusten da.

Libragarri bezala erabiltzen da baina arazo bat izan dezake: dosi handitan, oka eta eta beherako handiak eragiten ditu.

Txori-mahats du izena Araozko baso batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak