Erratza landarea

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko uztailaren 6a

Erratz, rusco (Ruscus aculeatus). Sendabelarra; hemorroide eta barizeak sendatzeko erabiltzen dute. Upelak hustu ondoren barrutik garbitzeko eskuila gisa erabilia izan da.

Haurrentzat erakargarriak diren baiak dituzte, baina jaten badituzte, oka, beherakoa eta konbultsioak eragiten dizkie.

Oñatiko lau izen aurkitu ditut: txakurrillarra, sorgin-itsuskixa (Ugaztegi), sorgin-otia (Ugaztegi) eta txakur-muturra. Isuski, isuskixa: escoba de brezo.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak