Katanar haundixa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko ekainaren 21a

Katanar haundixa (Oñatin), Garrapoa, Trepador azul (Sitta europaea). Bizkarralde gris-urdinxka, sabelalde arre argia, masaila zuriak eta bi lerro beltz ditu begiak estaltzen dizkiotela. Zuhaitzetan gora eta behera ibiltzeko gai da eta intsektuak eta haziak jaten ditu.

Habia zuhaitzetako zuloetan egiten du. Hostogalkorren basoak oso gustukoak ditu. Euskal Herrian, eskualde mediterraneoan ez beste lekuetan bizi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak