Agave americana

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko ekainaren 17a

Agave americana. Espezie inbaditzaile moduan katalogatuta dago eta ondorioz debekatuta dago gaur egun landatzea eta saltzea, baina loraldia izugarria da.

Bere bizitzaren bukaeran loratzen da eta gero landarea galdu egiten da. Jatorrian Mexikon eta Estatu Batuetako hegoaldean du. Larrañan ikus daiteke, adibidez. (Azalpenak Iker Novoak eman dizkit).

Erabilerak, bat baino gehiago ditu: apaingarri gisa, mezkal izeneko likore destilatu bat egiteko -barietate asko daude eta ezagunena Tekila da-. Medikuntzan erabiliz, koloneko tratamenduak errotik hobetu ditzakeela irakurri dut.

@amorru2 erabiltzaileak hauxe erantzun dit honen inguruan: Kanarietan 'pitera' deitzen da. Aspaldi, arrantzarako pita egiteko erabiltzen zen. Andaluzian, 'pita'.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak