Asun borta horia
Asun borta horia, Ortiga muerta amarilla (Lamium galeobdolon). Pikatzen duten asun arruntaren ondoan beste asun batzuk ere bizi dira, horien artean hau; lore horiak ditu eta ez du pikatzen. Ibai ertzetan, bide ertzetan eta abar hazten da. Gune freskoak, eta apur bat itzaltsuak, gustatzen zaizkio. Apiriletik uztailera arte.
Asun borta
Asun borta, Ortiga fétida (Lamium maculatum). Asunaren antzekoa da, baina ez du pikatzen; lasai har dezakezu. Urte osoan loratzen da, batez ere apiriletik urrira. Ohikoa da iberiar penintsula osoan, gizakia edo etxaldea bizi den edozein tokitan. Loratze luzea du; intsektu askorentzat nektar iturri iraunkorra.