Gure maisuetako bati "sibitta" hautsi zitzaion behin eta berri bat ekartzeko eskatu zigun. Mutiko batek baita ekarri ere zumitzezko "sibitta" eder bat. Eman zionean, maisuak esan zion:
- Ahora, lo tengo que probar. Pon la mano.
Eta harekin probatu zuen.
Nire bi maisu onenek ez zuten "sibittarik", eta ikasi ere haiekin egin nuen gehien. Garai hartan ere denak ez ziren horrelakoak; XX. gizaldi hasieran Kristobal Kolon ankerra zuten Araotzen, baina Arrasaten, esaterako, Felix Arano ez dute ahazteko.