Basoetako mingotsa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021eko martxoaren 27a

Basoetako mingotsa, Aleluya (Oxalis acetosella). Orbeletan edo goroldiotan hazten da, harizti hezeetan eta pagadietan batez ere. Hostoak jangarriak dira eta egarria eta gosea asetzen dutela esaten da; asko jatea arriskutsua izan daiteke osasunerako. Organismoa desintoxikatzeko erabiltzen da gehien.

Gure baserrian, osaba-izebei entzun nien gaztetan erreka ingurura joaten zirela landare hau probatzera. Ez zuten asko jaten, baina probatu bai.

Argazkiak: Oihane Lezeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak