Xabier Mendiguren idazleak (@xme64) lotura ikusten du horren eta dirua poltsikoan izatearen artean: "Kukua lehen aldiz entzutean dirua sakelan izatearen ipuinak ere gauza bera adierazten du azken batean: neguko azken hondarrak janda, eta uzta berrikoak artean jaso gabe, horixe zela urteko sasoirik latzena diru aldetik".
Garbiñe Larrea Iturralde (@Gar2Larrea) amarengandik ikasitako esaera zahar batekin gogoratu da: "'Martxoko Ama Birjinaren egunean kukuak kantatzen du Erromako zubin eta handik zazpi egunetarako mundu guztin'. Amak horrela erakutsi izan digu guri".