Herri-medikuntzetan erabili izan da, baina ez da komeni erabiltzea, oso arriskutsua baita. Hau jan duten behien esnea edan duten pertsonak ere intoxikatu izan direla irakurri dut.

Nik ikusten dudana da aske dagoen ganaduak ez duela ukitu ere egiten, baina behin gure aitak zekor bati askan eman zion eta hil egin zen.
