Peru eta Marixa (ipuina)

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko aza. 9a, 18:29

'Peru eta Marixa, urak daroiela garixa'. Ipuin hau gure edadeko denoi kontatu ziguten umetan Araotzen. Putzua eta lekuak bakoitzaren baserri ingurukoak izaten ziren. Nik, hau ere, erdi ahaztuta nuen, baina ez nire lagun batek.

PERU ETA MARIXA

Intxaurrondoko pozuan, barren barrenian, iratargixa ikusten zan, iratargi eder bat, bete betia. Otsoko nola beti gosiak egoten zan, Aixelkok esan otzan:

- Ikusten dok hor, zer dauen? Hori gaztaia dok. Horko ur dana eraten badok, gaztai hori, euretako.

Otsoko hasi zan ura eran eta eran eta eran, eta hasi xakon ura alde danatatik urteten: belarrittatik, sudurretik eta ipurdittik. Orduan, Aixelkok kortzua sartu otzan ipurdixan.

Migelen Larrainian, gari-joten ebitzein eta hara fan zian. Aixelkok kortxua etara otzan Otsokori eta ura gari dana eruaten hasi zan.

- "Peru eta Marixa, urak daroiela garixa. Peru eta Marixa, urak daroiela garixa", diar itten eben Aixelkok.

Migelen amandria aixa egitten ebilen eta makila luze bat eukan eraitteko. Makila horrekin jo eben Otsoko eta emun otzan palizia hori in ebelako. Eta Aixelko, ixilik. Okerra Aixelkok in eben baina Otsokok pagau eben.

Eta Otsokok esan otzan Aixelkori:

- "Hi, eruan in bihako nauk bizkarrian, emun dozten makillazuatik"

Eta Aixelkok erantzun:

- "Ba nik okerraua xakuat, garoñak etara xostak"

Aixan ondarrak eukan buruan, eta esan otzan:

- "Beitu nik zer dakoten hemen"

Azkenian, Otsokok Aixelko bizkarrian eruan bihar izan eben. Allau zienian luzastera, Aixelkoren zulora, salto in eben bizkarretik eta zulora. Baina Otsokok buztanetik heldu otzan haginakin, eta Aixelkok esan otzan:

- "Hi tontua haiz, hala? Neure buztanari heldu biharrian arbola zuztarrei heldu xak!"

Orduan, agua zabaldu eben eta "aide" ihes in otzan Aixelkok.

-------------

Otsoko -- otso zaharra

Aixelko -- azeri zaharra

Ai, aixa -- Esnez, irinez eta azukrez egiten den ore gozoa (papilla). Guk gustura jaten genuen umetan, aixarengatik gaude bizirik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak