Txintxe inbaditzaile bat

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko aza. 5a, 10:26

TXINTXEA. CHINCHE AMERICANA DEL PINO (Leptoglossus occidentalis). Ipar Amerika mendebaldekoa da, eta nahi gabe, Europara iritsi zen. Pinazi piñuari eta mintegiko pinu-laboreari egiten dio kalte batez ere. Europan, Italian ikusi zuten lehen aldiz 1999an eta harrez gero alde guztietara ari da hedatzen. Uste zen ez zela honaino helduko, baina iaz Oñatiko erdigunean ikusi genituen eta aurten baita Araotzen ere.

Araotzen 500 bat metrora dagoen erlategi batean ikusi dugu, erlauntzen taparen azpian, kaxa bakoitzean bat; tapa zabaltzean hegan egiten zuten.

Ez nengoen ziur, eta txio batean Sergio Lopezi galdetu nion, eta hauxe bere erantzuna: "Dudarik gabe Leptoglossus occidentalis da! Intsektu hau gure "laguna" da, berarekin lana egiten baitugu".

Argazkiak urriaren 31n atera nien. Gure inguruan ere gogor zabaltzen ari dela uste dut, ez dakit zer kalte egingo dituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak