Martin arrantzalea

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko urr. 22a, 08:08

MARTIN ARRANTZALEA, (UR) MARTINETE Oñatin. Uretatik gertu egiten du hegan eta arrain txiki edo intsektu urtarrak jaten ditu. Torre auzoko zubitik ikusten ditut pasatzen baina ez argazkiak ateratzeko bezala. Oñatiko ibaiak garbiak dauden seinale. Argazkiak ez dira nireak.

Oñatiko izena @asarasua ren zerrendan dator, nik ez nekien.

Hegaztietan aditua den Asier Sarasua eibartarrak euskaraz erabiltzen diren beste izen batzuk ere jakinarazi dizkit. :

  • MARTIN errokoak nagusi: martintxo, martintxori, sanmartintxo, martinete...
  • Goikoen eraldaketak: markinete, markiñota, ur-makinista.
  • Bizitokia: errekatxori, ur-mikelete.
  • Kolorea: aniltxori, kulaberde.

Mila esker @asarasua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak