Domekan da Sandaili eguna

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko eka. 26a, 07:58
Sandaili Egun batean ateratako argazkia

SANDAILI EGUNA. Urtean behin izaten da, San Juan ondorengo domekan eta ez San Elias (uztailak 20) egunean. Bazkari eder bat prestatzen eta egiten zen bertan; gaztanbera izaten zen postrea. Eta ondoren parranda itzela: txisteak, bertsoak eta Maiñazubittan erromeria. Argazki zahar batzuk sartu ditut.

Festa 1970eko hamarkadan desagertu zen eta 1980koan berreskuratu, baina ez zuten jendea fabriketan lanean hasi aurrekoen antzik.

Goiko argazki hau 1960 ingurukoa da, Sandaili eguna ospatzetik bueltan datoz, ezkerretik eskumara: Lurgorrittako Pedro Elorza, Etxetxoko Dionisio Erostarbe, Errekatxikiñeko Tomas Uriarte, Errementeriko Basilio Goitia eta Untzuten Klaudio Goitia.

Goiko argazkia ere horrelako egun batean ateratakoa da. Hor daude:

  • Goian, zutik, ezkerretik hasita:   Azpiko Haundiko Luis Madinagoitia, Mañako Aldeko Pedro Arana, Migelen Felix Elcorobarrutia, Gernetako Handiko Etxeko Manuel Goitia, Gernetako Erdiko Etxeko Bernardo Zubia
  • Erdiko lerroan, eserita, ezkerretik hasita: Emiamen Felix Ibabe, Antzuen Euxebio Lazkano, Enparantzako Eulogio Arregi, Erramuen Braulio Zubia
  • Erdian eserita dagoena: Gerneta Etxebarriko Meltxor Urkia
  • Beheko lerroan, ezkerretik hasita: Untzuten Manuel xarra (Manuel Goitia), Elortoko Juanito Goenaga, Azpiko Txikiko Bartolo Azkoitia eta Errestiko Rikardo Maiztegi.

(Argazki hori ere 1962. urtea baino zaharragoa da, urte hartan Jaturabeko haitzetik erorita hil zen-eta Bernardo).

Araotzeko Sandaili haitzuloa ez dirudi Elias santutik eratorria denik, baizik Santa Ylia edo Santa Juliatik. Bide horretatik Foruako inskripzioko Ivulia Jainkosarekin lotuko litzateke; bietan uraren gurtza eta izenak antzerakoak dira.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak