Santa Ylia

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko api. 26a, 19:50

Santa Ylia gurtzen zen Sandailin, ez dakigu zein Santa den hau. Martin Mendizabalek Santa Julia izango zela idatzi zuen, aurrerakoa izatea ere baliteke, hor dago Ivulia, Foruako Jainkosa zeltiarra. Izenak antzekoak dira, Ilia eta Ivulia, eta urari gurtza ere bai.

Oñatin, Araotz auzoan dago Sandaili, Arrikrutzeko kobetatik kilometro bat ingurura. Sandailiko kobak. Garai baten San Elias izena ere erabili izan da. Nik uste dut kristautasunaren aurreko arrastoak kentzea gura izan zituela izena ere aldatuaz.

Sandaili eguna San Juan (ekainaren 24a) ondorengo hurrengo domekan ospatzen zen eta ez San Elias egunean (ustailaren 20a). Bazkari eder bat egiten zen eta bertan prestatzen zen bazkaria.

Entzuna da ugalketa arazoak zituztenak joaten zirela bertako askako uretan igurtzera. Gure garaian araoztarrik joaten ez nuen ikusi, isilik joango ziren? Errogatibak bai, derrigor egin behar izaten zituzten, araoztar zaharrak haserretu egiten ziren eta bestela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak