Sustraia da herri-medikuntzan erabiltzen den sendabide toniko mikatz nagusia; maiz erabiltzen da edari toniko mingotsetan ere.
Zuztarrak erabiltzen dira, eta landarea hil egiten da; uste dut arrazoi horrengatik desagertu zela Gorbeia aldean. Oso urria da Euskal Herrian eta babestuta dago. Pirinioetan, oso ugaritsua ei da toki batzuetan.
Zaindu dezagun, ikusten jarraitzeko (Argazkiak: Esther Urkiak ateratakoak ekainaren 7an)
