Txantxikua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko ekainaren 22a

TXANTXIKUA. Araoztarrontzat behintzat, eta uste dut oñatiar gehiendako ere, 'txantxikua' gaztelerazko 'rana' dala, eta ez zapotxo hau.

Ikusi dut toki askotan, eta baita oñatiar askok ere,  honi deitzen diotela 'txantxikua', eta niri min egiten dit horrek; niretako 'zapo txikixa' da.

Gure aitajaunek eta amandreek ez zuten beste hitzik erabiltzen igelarendako, batzuk jakin ere ez. Juan Zubiarendako ere, 'txantxikuak' gaztelerazko 'ranas' ziren.

Gure inguruko herrietan, 'ugarixo,' 'ugarixua', 'ugaratxo' eta 'ugatxo' hitzak ere erabiltzen dituzte; baita Ugaztegin, Urrexola-Garain ere.  Esan didate Oñatin kalean ere esaten dutela, baina zaila egiten zait sinistea. Pentsatzen du ondoko herrietatik etorri dela 'ugarixua' hitza.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak