Suge handia da; 2 metro har ditzake, baina 1,5 metrotik gutxitan pasatzen da. Ez du pozoirik. Normalean ihes egiten du baina estualdi batean jartzen baduzu hozka egin dezake.Eraikin zaharretan edo baserrietatik gertu ere ikus daiteke; eta igokaria da, maiz ikusten da zuhaitz edo zuhaixka gainean.
Suge guztiekin gertatzen den bezala, hil egin izan ditugu, sistematikoki, baina bere habitata aldatzea eta suntsitzea da bere mehatxu nagusia. Arantzazun atera zion Natxo Santosek argazkia, fraideen paseo lekuan. Ezagutu dezagun errespetatzeko.
Farmazietako ikurretan ikusten dugun sugea da.