Arrak zein emeak ipurtxuntxurra eta isatsa gorriak dituzte, baina gainerakoa arrak ia beltza izaten du eta emeak arre-grisaska. Intsektuak jaten ditu batez ere, baina neguan haziak ere jan ohi ditu.

BUZTANGORRI ILUNA. Asier Sarasuak (@asarasua) jasota dauzkan Oñatiko izenetan buztangorri eta haitz-txori, nik Araotzen entzunda daukat "pareta-txoixa" ere. Harkaitzetako txoria da baina baserri inguruetan eta kalean asko ikusten dira.
Arrak zein emeak ipurtxuntxurra eta isatsa gorriak dituzte, baina gainerakoa arrak ia beltza izaten du eta emeak arre-grisaska. Intsektuak jaten ditu batez ere, baina neguan haziak ere jan ohi ditu.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.