Astalikardua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko mai. 25a, 07:33

Astalikardua

ASTALIKARDUA, CARDO MARIANO (Silybum marianum). Sendagai alternatiboen tratamenduan erabiltzen da eta ez ditu egiaztapen probak gainditu. Onkologiako aditu batzuk kritikatu egiten dute hori. Haziak aspalditik erabili izan dira medikuntzarako.

Nik, non dagoen esan didatelako aurkitu dut. Mediterraneoan ugaria da baina Oñatin urria dela dirudi. Ea gehiago aurkitzen ditugun.

Errepide ertza garbitu dute eta ez dute kendu kardu hau; norbaitek ezagutzen du.

Erabilerak: digestioa, gibela, behe tentsioa, hemorragiak, diuretikoa, arazgarria etb. Jan ere egin daiteke, bai zurtoin egosiak bai lore buruak (loratu aurretik). Arantzak kenduta, baita hostoak ere egosita edo freskotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak