Paboi handia Arantzazun

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko maiatzaren 23a

Paboi handia

PABOI HANDI, GRAN PAVON (Saturnia pyri) ARANTZAZUN. Martitzenean, maiatzak 19, Arantzazuko dorrearen ondoan ikusi dugu. Europako tximeletarik handiena da, baina intsekturik handiena ere.

Antonio Larrea fraideak 89 urte dauzka, baina inoiz ez duela ikusi esan zidan. 12 eta 16 zentimetro tarteko tamaina izaten dute. Lau ozelo dauzkate eta hontzaren antza hartzen dute harrapakariak uxatzeko.

Arantzazuko fraidea garai bateko sakristaua da; 60 bat urte egin ditu lan horretan. Nor dan galdetu diodanean haserretu egin zait ez dudalako ezagutu. Tximeleta eramateko nonbaitera esaten zidan eta nik hil egingo zaidala, baina ez da gustura gelditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak