Nik neuk Schreiber muskerra ere ikusita daukat Araotzen eta Olabarrietan, baina gardatxoa ez, esan didate laster ikusiko dugula baina. Baina Extremaduran ikusi nuen: "soldadu nengoela hango bati harrapaitten lagunketan ibili nitzuan, ihes egin xoskuan. Jateko gura xuan".
Jon Mikel Insaustik gaineratu duen moduan, Araotz da Euskal Herriko hiru espezieak batera ikus daitezkeen Euskal Herriko toki bakarra. Argian irakurrita.