Hilerri-lili. Calendula

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko mai. 2a, 09:34

Calendula lorea

HILERRI-LILI, CALENDULA (Calendula oficialis). Maiz landatua apaingarri giza, oso ezaguna. Sendagarria, tradizioz zurtoin eta hostoak gomendatzen ziren enplastuetan, narritadurendako (irritaciones), zauri txikietarako eta ekzementzat.

Lora honen gaztelerazko beste izen bat "maravillas" da.

Sendagarria dela badakit. Nik ez dut inoiz erabili horretarako, baina Gorka Setienek idatzi dit esaten berak ukendua egiten dutela loreekin, erredura, kolpeak eta zauriak zaintzeko baina baita bizarra eginda gero azalerako. Eta petaloak entsaladan jateko. Mariloka deitzen diotela etxean.

Josebe Blancok, berriz, esan dit izugarri estimatzen duela loretxo hori. Maiz erabiltzen duela erredurak eta abarrak zaintzeko. Are gehiago maite duela orain Fermin Valenciari esker abesti hau entzun zuenetik. Nik neuk Naparren Margaritaren omenaldian ikusi nuen Fermin Valencia kanta hori kantatzen Oñatin, entzuten dudan bakoitzean oilo ipurdia jartzen zait.

Loreen inguruan izaten ditudan zalantzek Iker Novoari galdetzen dizkiot.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak