Arraipardo zurixa (Oñatin)

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko apirilaren 25a

Arraipardo zurixa

Arraipardo zurixa (Oñatin) Arrano sugezalea. Oñatiko izen aldaeretan dator Asier Sarasuaren zerrendan. Ehizan dabilenean airean geldirik egoteko gai da. Sugeak, sugandilak eta muskerrak jaten ditu. Habia zuhaitzetan egiten du. Migratzailea da eta ez da ugaria. Arraixa: El ave rapaz (Oñatin).

Asier Sarasua biologo eibartar bat da. Euskal Herriko txorien izenak dauzka jasota eta Oñatikoak ere bai beste gauza askoren artean.

Berak erantzun dit bere inguruko eskualdeetan "arrai(x)ak" direla hegazti harrapariak. Eta horren seme-alabak arraipardo, arraigorri, arraizuri... Arrano bera ere ez dela urruti ibiliko (Arrainpardo, arraingorri eta arranbeltz ere badituztela gainera) Azalpen hauek ere eman dizkit:

  • Arranbeltza arraipardua da (zapelatza, B. buteo) Urolaldean. Euskara batuan, ostera, "aguila real" (arrano beltza).
  • Arraigorria miru gorria da (M. milvus) Legutio-Aramaio-Otxandio-Gatzaga inguruan.
  • Kandido Izagirrek ere jasota dauka (miruarentzat)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak