... ekarren eta zehaztapentxo batzuk egin gura nituzke.
Hasteko, berton "mediku guztiek edo ia guztiek" zainketa hauek egiten dituztela irakurri dot.
Teoriak hala dino, baina praktika oso bestelakoa da, gitxiengoan gagoz-eta arlo honetan benetan jarduten dogunok.
Danok dakigu heriotza zein urrun ikusi gura dauan jendarteak orokorrean, eta medikuen zati handi bat ere ildo horretan doia.
Heriotza porrot moduan ikusi, sendatzeko botere ahalguztidunean sinetsi, morfinari bildurra eta beste gaitz batzuk tamalez oso hedatuta dagoz.
Bestela, oraingo zerbitzua modu ofizialean eta bertoko agintariek baimenduta 2012an abiatu zan, baina asko lehenagotik egon dira mediku eta erizainak Debagoienean lan hauetan ederto lan egin dabenak, batzuetan modu isilean, eta beste batzuetan ageriagoan.
Azken urteotan Arrasateko ospitalean Etxeko Ospitalizazinoa hasi zan lanean, geroxeago lantalde bat eratu zan anbulatorio eta ospitaleko osasungile batzuk bat eginda eta, halaber, Saiatu alkarteak bere lelengo urratsak emon zituan eskualdean.
Proiektuak ez zituala "helburuak lortu" irakurri dot artikuluan, eta holakorik esatea larregizkoa begitantzen jat, eta suposatzen dot trantze hauetatik pasatu diran hainbat debagoiendarrek be bestelako pentsamendua edukiko dabela "helburuak lortzeari" buruz.
Neure aburuz, azkenik, bidezkoa eta askoz dotoreagoa izango zan aurretik egindakoa onartu eta hobeto azaltzea publikoki.
--------------------
Iñaki Peña Bilbo