... horren lekuko zuri-baltzezko argazki batean agertzen gara behintzat hiru anai-arrebok 3-6 urtegaz lokomotora baltz zaharraren ondoan. Baina ordutik urte larregi pasa behar izan ziran ingurune hauetatik barriz be igarotzeko, Madrildik gentozan hiru lagun Zarautzerako bidean, Leintz Gatzaga eta Bergarako bariante egin barritik hegoaldetik iparralderuntz.
Are urte gehiago jun ziran itzuli arte, Aramaixoko landetxea, Aizkorri mendia eta Ruperren kontzertua Santa Anan. "Pozik lan egingo nuke holako ingurune euskaldun batean". Esan eta izan. Halako egun batez CVa ekarri eta Udalatxera igo, gurasoekin batera. "Holako ingurune euskaldun horrek" Debagoiena izena eukan, hizkera eta jente berezi eta mendi bazter zoragarriak.
Hamar urte geroago "lanera lagunak egitera ez gatozela" esan eustan buruzagiak. Baina oker eta alperrik zebilen. Ordurako lagunak ez ezik emaztea eta seme-alaben ama be banituan eginda, bai eta harribitxiren bat edo beste topau be. Baina are okerragoa dana, lankideen artean ez ezik "bezeroen" (berba itsusiagorik!) artean be harreman politak egin ditut. Parkaezina, pekatu mortala!
Araotz, Mendiola, Apotzaga, Goroeta, Bedoña, Udala, Etxaguen, Barajuen, Elgeta, Angiozar, Degurixa, Alabitta, Aloña, Duru, Gorla… eta Arantzazu, jakina. Eta Arantzazuko XX. Osasun Jardunaldiak, ekimen guztien ganetik. Eta OEEko batzar nazionalak. Eta Goienako blog komunitatea, "Osasun Tartea" eta "Zabalik". Eta AEDko 25. urteurrena. Eta Zelai-Zabalgo bazkariak eta Arteagakoak…
Izen-abizenekin ez naz hasiko, espazio faltagaitik, baina oso posiblea da zeure izena eta abizenak bihotzean gordeko dodan zerrenda horretan egotea. Banoia, baina tarteka itzuliko naz. Osasuna!