Ibai-artek Black Arrasate kanpaina asmatu zuen, Black Friday-ren kontrajartze gisa, erosketa konpultsibo eta presazkoetara garamatzan ereduari buelta bat gehiago eman nahian. Merkatari txikiek kontsumo hausnartuago eta jasangarriago baten alde egiten dute. Black Arrasate kanpainarekin, opari gozoa eskaintzeaz gain, tokiko merkataritza eta hurbileko ekonomia babestearen garrantzia nabarmendu nahi da, gertukoaren, benetakoaren eta bidezkoaren aldeko kanpaina izanik.
Dastatu bertako berkataritzaren eta txokolatearen arteko antzekotasunak lelopean, Ibai-artek tokiko merkataritzarekiko konpromisoa berretsi nahi du. Txokolateak eta tokiko merkataritzak bi mundu desberdin diruditen arren, biek funtsezko zerbait partekatzen dute: zentzumen-esperientzia bakarrak eskaintzen dizkigute, benetakoa sentiarazten digute, eguneroko uneez gozatzera gonbidatzen gaituzte eta gure komunitatearen aberastasuna baloratzen laguntzen digute.
Txokolateak, bere formarik garbienean, bere zaporeaz inguratzeaz gain, geldiarazi eta mokadu bakoitzaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Artisau-eran egindako tableta bakoitzak eta hauek dituzten osagaien aukeraketa zainduarekin, ekoizleekin konektatzen gaitu, beren kultura eta batasun-uneak dira. Bidai sentsorial bat da, ekoizleen istorioekin lotzen gaituena, kasu honetan Brasilekin, eta modu arduratsuan kontsumitzearen balioarekin.
Bestalde, tokiko merkataritzak ere esperientzia aberasgarria eskaintzen digu. Arrasateko denda txikiek arreta pertsonalizatua, hurbiltasuna eta harrera beroa eskaintzen dute, eta horrez gain, produktu hautatu eta benetakotasunez betetako aukera zabala ere bai. Tokiko erosketa ez da kontsumo-ekintza soil bat; ekonomia jasangarria babesteko eta gure udalerria indartzeko keinua da. Ibai-Artek babesten dituen txokolate ekoizle txikien antzera, tokiko saltokiek Arrasaten inbertitzen dute, enplegua sortzen dute, ekitatea sustatzen dute eta Arrasateko gizarte ehuna aberasten dute.
Azken batean, txokolate on bat dastatzeko zentzumen-esperientzia tokiko denda batera sartzeko esperientziaren antzekoa da. Biek gonbidatzen gaituzte lasaitasunez gozatzera; gertukoa, benetakoa eta maitasunez egindakoa baloratzera. Erosketa-esperientzia asebetegarri, benetako eta xehetasunak zainduz egindakoa eskaintzen dute, une txikiez gozatzea ahalbidetuz eta guztiontzako ingurune inklusibo eta bidezkoa sortuz.
Txokolateak eta tokiko saltokiek benetakoaren eta zentzumenen edertasuna berraurkitzera gonbidatzen gaituzte. Produktu on batez gozatzea kontsumitzea baino askoz gehiago dela gogorarazten digute; beren lan eta dedikazioarekin Arrasate identitate eta belaunaldi guztientzako leku gizatiarragoa, hurbilagoa eta inklusiboagoa bihurtzen duten pertsonei laguntzea baita.
Goza ezazu txokolateak eta tokiko merkataritzak eskaintzeko duten onenaz eta lagun iezaiozu zure komunitatearen ongizateari.