Hogeita hamasei lagun etorriko dira aurten Escamot català txangoan Euskal Herrira, eta hiru parada egingo ditu: Iruñea, Elgeta eta Lakabe (Nafarroa). Elgetan abenduaren 7an hartuko ditugu. Hauxe da egitarau osoa:
- 12:00 Udaletxean harrera eta hitzaldi-tertulixa Kataluniako egoeraz: Kataluniatik zer berri? bizipenak, sentipenak eta aurreikuspenak gaur, bertatik-bertara bizitzen ari direnen ahotik.
- 13:00 L'estaca abestea plazan eta musika-kalejira
- 18.00 Dantza-tailerra: Kataluniako dantzak Joan Codina Vila-rekin, Espaloia kafe-antzokian (*)
- 20:00 Talo-dantza: Escamot català + EkoTaloak + edatekoak Espaloia kafe-antzokian
- (*) Dantza-tailerrean izena ematea derrigorrezkoa: BETE FORMULARIO HAUXE (prezioa: 5,00 euro, bertan eskura ordaintzeko)
Antolatzaileak: Herrixa Dantzan, Elgetako Udala, eta Elgetako Gure Esku Dago
Escamot català
Escamot català ekimena Kataluniako dantzazale talde batek sortu zuen orain bost urte. Euren xedea, abenduko zubian Euskal Herrira txangoan etorri, musikari eta dantzariak, eta bixitan doazen lekuetan dantzaldiak sortzea. Urtetik-urtera sona handia hartzen joan da, bai Kataluniako dantzazaleen artean, bai geurean ere, sortzen duten dantza-giro ederragatik. Aurtengo zubia laburra dute, baina egitaraua bete-betea.
Zer joko duten? Europa mendebaldeko folk dantzaldietan eta geurean ere ohiko diren dantzak (borobila, chapelloise, balts erritmoko kontradantzak, pasodoblea, baltsa, txotisa, mazurka...), Okzitaniako sokak, korro-dantzak (hainbat kantatuak) eta jauziak, Kataluniako dantzak, momentuan azalduta (jotak, sardanak, joko-dantzak…), baita ere fandango, arin-arin, Lantzeko zortzikoa, jauziak... (geure mugetatik kanpo ere ezagunak folk dantzaldien zirkuituan).
Euskal Herriko egitarau osoaren berri HEMEN
Iazko kronika HEMEN