Zaletasun handia dago Gaskoinian herri-dantzarako. Euskal Herriko 'dantza-plaza' edo 'mutxikoak' herri-dantza ereduen parekoak. Biarnoko herri-dantzaldietan ohikoak dira jauziak (Biarnoko eran) eta braleak, sokan zein bikoteka. Gaskoiniako beste eskualde batzutan rondeau delako soka-dantzak topatuko ditugu (sokan bakarka zein bikoteka), eta kontradantza sisteman beste batzuk. Lotuan egiteko balts, polka, schottisch eta mazurkak ere ohikoak dira. Horiek ezagutzeko aukera izango dugu ikastaro-dantzaldi honetan, modu oinarrizkoan, Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik.
Joan Frances Tisner Biarnoko abeslari-musikaria da, musika egilea eta ikuskizun sortzailea. Ibilbide luze eta oparoa du Gaskoina - Okzitaniako kantagintza eta musikagintzan. 1987tik Verd e Blu taldean dihardu (dantzarako tradiziozko musika gaskoina).
Martxoak 31: Herrixa Dantzan saio berezia Joan Frances Tisner-ekin
Espaloia kafe-antzokia - ELGETA

17.00 Ikastaroa: Gaskoinako herri-dantza errazak (10,00 euro)
- Biarnoko jauziak (bertako berezitasunak: estiloa, urratsen izendegia, urratsak kantatzeko manera...)
- Biarnoko braleak (sokan)
- Rondeau gaskoina (sokan)
- ... eta Gaskoinako beste dantza erraz batzuk
- EMAN IZENA (Dantzan Ikasi programa - idatzi zure datuak eta aukeratu ikastaro honi dagokion laukitxoa)
- Ikastaroan landutakoak praktikan jarriko ditugu
- Horiez gain, ohiko balts, polka, mazurka, schottisch...
Ikastaro-dantzaldi hau Iruñeako Ortzadar elkartearen eta Dantza Ikasiren laguntzari esker antolatu dugu, Elgetako Udalaren ohiko laguntzaz, Herrixa Dantzan dantzaldien egitarauaren barne.
Dantzaldirako sarrera libre (txapela pasako dugu antolaketa gastuak estaltzeko)