Hemen datuak:
- HASIERA: urriak 31
- NOIZ: zapatu arratsaldeetan (bi orduko saioak)
- IRAUPENA: sei saio, abendura arte.
- PREZIOA: 50,00 euro
- IZENA EMATEA: Kultur Etxean / 943 71 46 88 (epea: urriak 29)
Hastapeneko ikastaroa izango da. Ez du ematen dantza-jauzien oinarriak osorik ikasteko. Baina hastapena da, eta gero jarraitu nahi bada ikastaroa osatzeko, aztertuko da jarraitzeko aukera.
Zer diren dantza-jauziak:
Bere arrakastaren gako bat izan liteke esfortzu fisiko handirik gabe dantza daitezkeela. Baina abilezia eskatzen dute, eta hor erronkaren xarma... Horrez gain, musika polita, gureak direla...
Ezaugarri horiekin, adineko jende asko eta asko da jauzien zale, ikastaroetan parte hartzen dute, eta gero plazetan dantzan. Halere, adinekoak asko badira ere, gazteen dantza ere bada, eta zale asko ditu. Umeentzako izan ezik, adin guztietarako moduko dantza moldea da.
Hona bi adibide:
https://www.youtube.com/watch?v=qng9HGX8ED8&list=PLJ_uqaWkKihIJKKQS9492rDJkhYeHjDbk&index=9
https://dantzan.eus/bideoak/durango-aiko-diskaren-aurkezpena
Argazkia: CC-BY-SA Oier Araolaza / dantzan.eus