Elikaera proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du Etorkizuna Eraikiz Misioak 2023 programaren barruan, eta Osoigok, Eroskik eta ACEDE eta H-Enea bere Living Lab-ak sustatzen dute.
Erosketa-saskian diru gutxi ordainduta jasangarritasunean nabarmen eragin daitekeela erakusten duen tresna digital bat diseinatu dugu. Erosketa-simulazio batean oinarritutako prozesu parte-hartzaile bat diseinatu dugu. Prozesu horretan, erabiltzaile bakoitzak nutrizio-dieta estandar bati dagozkion 10 elikagai-motatan, kategoria bereko 4 produkturen arteko hautua egin dezake. Produktu horiek emaitza desberdinak dituzte 5 jasangarritasun-adierazletan: plastikozko ontzien murrizketa, karbono-aztarna, tokiko produktua, elikagai-hondakinak eta ekoizpen-mota. 732 pertsonak esperientzia osorik burutu dute, jasangarritasunean hobetzeko aukera bat hautatu eta hori zenbat diruren truke gauzatu daitekeen egiaztatuta.
Diseinatu dugun tresna digitalak erosketa-saskian diru gutxi ordainduta jasangarritasunean eragin positiboa izan dezakegula erakutsi digu. Prozesu parte-hartzaile digital honetako ikerketaren emaitzek erakusten dutenez, 0,56 euro gehiagoren truke erosketa-saski jasangarriagoa izan dezakegu.
Jarraitu irakurtzen hemen